Agian denbora gehiegi eman dugu teoriarekin konpondu nahian.
Brand zientzialaria zara.
Orduan kasu egidazu esaten dizudanean maitasuna ez dela asmatu dugun zerbait, begi-bistakoa da, ahaltsua. Zerbait esan nahi du.
Maitasunak badu esanahia, bai, badu erabilgarritasun bat, funtzio sozial bat, seme-alaben heziketa…
Hil diren pertsonak maite ditugu. Zer onura sozial du horrek?
Bat ere ez.
Agian zerbait gehiago esan nahi du, oraindik ulertzen ez dugun zerbait, agian froga bat da… kontzienteki hautematen ez dugun dimentsio handiagoko tresna bat. Unibertsoa gurutzatzen ari naiz, hamarkada batean ikusi ez dudan eta seguru asko hilda dagoen norbaitek erakarrita. Maitasuna da denboraren eta espazioaren dimentsioak gainditzen dituela hautemateko gai garen gauza bakarra.
Agian sinetsi egin beharko genuke, oraindik ulertzen ez badugu ere.